Ezerezetikan hasi zena
Bakotxak bazeuken bere ezizena
gaur plazaratu nahiko nuke dena
beldurrik ez zeuketenen abizena, onena
Aurrera emandako pauso harek ez zeuken atzera bueltarik
Norabide bakarreko bide hontan inork ez geneuken inolako dudarik
borondatez
Gareje ta lokaletan, lonja eta bajeretan, piztuko da argia
Gaur Mudok ereindako hazia
sorkuntza bazkatzen dugunon eztia da
Maite besterik ez dugulako biltzen gara
igarotako bidearen jakitun gara
Bihotzetikan sortua baldin bada
guretzat nahikoa izan da. Baina
Gaur modan da
Ulergaitza zait halako eztanda, Like bat erlijio bihurtu omen da
Sarea gaurko kulturaren denda
Bukatu bai baina nola hasten da
sentimendua mahaizegi ahazten da
Musika musika da, ez da zerrenda
Zaintzen ez dena errexegi hausten da
Erronkaren bila
Bidearen zaporea
Reggae urre eta zilar
Gudarien adorea
Ba al gara Gai !!!!
Ez dago dudarik bizia jarri egin degula hemen
ez degu sari bat nahi, ez gaude ezeren zai “Hey”
Hau dena kontatu nahi da laburtzeko bazen behin
ahotsik gabekoen baitan Danceholl-a murgildu zen
Hala bazen edo ez bazan berdin jarrai zezan
noiz behinka biltzen gera, tarteko lan
Aspaldi da elkarri dugula ezagutzen
denborak lagun onak baitutu elkartzen
noiz eta nola izan zan ez dut gogoratzen
baina bai bide hontan bakarrik ez gerala ibiltzen
Euskal Herri dena denak sutan jartzen, jartzen
Academics Erokeria honen atzen, atzen
Gaur, atzo eginak ez baitira itzultzen
Badakit zerbait berezia ari da sortzen.
Erronkaren bila
Bidearen zaporea
Reggae urre eta zilar
Gudarien adorea
Ba al gara Gai !!!!