Festara sartu eta denak seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokuetara.
Honek ez dauka goiz bukatuko den itxurarik.
Ez dago inor geldirik, astindu latza lurrari.
Azkar antzematen zaie baboso eta txakurrei.
Ez baldin badakizu nola doan aurrena ikasi
eta bestela izorra hadi.
Pasa ere egin gabe barratik noa talibanengana zuzenean,
selektah ari da zazpikoekin banan-bana zuzenean.
Eskaini didate mikroa baina gaur ez nago aurreko hartan bezala,
aurreko hartan zu zeunden.
Batzuk le prenden, hemen ez dago ez dabilenik dantzan jo eta ke:
zapatilak, sandaliak eta baita botak ere.
Planeta askotako biztanleak musikaren bueltan, ALL TRIBES WELCOME.
Eta orduan ikusi dut sartzen, aurpegi bat jendearen artean.
Iada musika ere ez dut aditzen, ez dakit ez eta zein naizen.
Eta orduan jarri zarete seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokuetara.
Eta iada jarri naiz loco, gerturatzeko esan didalako begiekin,
si orain arte jarrera lasaia zebilkien...
Ez dakit hau nola bukatuko den baina oraingo honetan
ez dut ezer gelditzeko ahaleginik egin.
Sentitu arazten nau el puto king,
begiratzen nau eta jartzen du dena bere tokian.
Harrapatuta nauka seko zepoarekin,
nahita ere ezin alde egin, ez dakit badakien
baina kalamidade honen gaua goizaldera arte bete du.
Ez gara ukitu baina nazka ematen dugu.
Nahi ditudan ezpainetan geratzeko jartzen du
urrutiegi joatetik oso gertu.
Alde egin dugu eta denak seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokuetara.
Alde egin dugu eta denak seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokuetara.