NapokaIria

NapokaIria

姓名: NapokaIria 英文名:- 性别:组合 国籍:美国 出生地:- 语言:- 生日:- 星座:- 身高:- 体重:-

姓名: NapokaIria 英文名:- 性别:组合 国籍:美国 出生地:- 语言:- 生日:- 星座:- 身高:- 体重:-

Napoka Iriaren disko berriak oinarrian Miren Narbaiza eta Ander Mujika taldekideek egin duten barne bidaia dago. Hitzetan islatu nahi izan dute bidaia hori, eta handik ateratako hari muturretik tiratuta sortu dute diskoaren izenburua ere: Arnasten ikasteko berriz. 
 
Taldeak argitaratu duen bigarren lan luzea da, eta lehenago argitaratu dituzten bi maketak gehituta, laugarrena. Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik kaleratu dute, eta atzo aurkeztu zuten, Donostian. Aurkezpenaren zurruntasuna hausteko eta, bide batez, udal liburutegiko sotoko giroa berotze aldera, pare bat kantu jo zituzten zuzenean. Betiko moduan, gitarra bana eskuan zutela, Narbaizak akustikoa, Mujikak elektrikoa, melodiak indartzen zituen pedalak oinetatik gertu zituela.